Gure harreran eta idazkaritzan familien eguneroko beharrak modu hurbil eta eraginkorrean artatzen ditugu. Matrikulei, bekari, ziurtagiriei eta bestelako izapideei buruzko informazioa eta laguntza eskaintzen dugu, familiei edozein unetan konfiantzazko arreta emateko.
Ordutegia: goizeetan 9:30-10:30ak bitartean eta arratsaldeetan 15:45-16:30 biratean eskaintzen da. Matrikulak, bekak eta bestelako tramiteak egiten laguntzeko aukera.
Gure aholkulariak hezkuntza-komunitate osoari laguntza ematen dio: ikasleen garapen emozionala eta soziala zaintzen du, ikasketa-prozesuen jarraipena egiten du eta behar espezifikoak dituzten ikasleei egokitzapen eta esku-hartzeak diseinatzen laguntzen du. Familiei eta irakasleei orientazioa eskaintzen die elkarbizitzaren, emozioen kudeaketaren eta hezkuntza-premia berezien inguruan, ikasle bakoitzaren ongizatea eta arrakasta bermatzeko.
Goizeko gelak familien ordutegi-beharrak errazten ditu, eta ikasleentzako harrera goxoa eskaintzen du eskola hasi aurretik. Giro lasai eta zainduan egoten dira, jolas egokiak eta jarduera motibagarriak egiteko aukera izanik.
Ordutegia: 8:00 – 9:00.
Gure jantokian menu orekatua eta osasungarria eskaintzen dugu, adin bakoitzerako egokitua. Hezkuntza nutrizionala eta autonomiaren garapena lantzen ditugu: mahai-ohiturak, elikagai berriak probatzea eta elkarbizitza zaintzea.
Ikastolak sukalde propioa du, eta gure sukaldari profesionalek janaria bertan bertan sukaldatzen dute egunero, Hezkuntza Sailak agindutako menua jarraituz. Ausolan enpresak elikagaiak eta hornidurak eskaintzen ditu, baina ez daukagu catering.
Hilabete honetako MENUa
Ikastolak autobus zerbitzua eskaintzen du, IFE – Ikastetxeko Familien Elkarteak antolatuta eta kudeatuta. Zerbitzu honek familien eguneroko mugikortasuna errazten du eta umeak modu seguruan eta puntualean eskolara iristea bermatzen du.
Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen ditugu, IFEk antolatuak. Jarduera hauek anitzak eta sortzaileak dira: eskulangintza, txiki-sormen, margogintza, antzerkia, dantza modernoa eta ingelesa, umeen espresibitatea, sormena eta gaitasun pertsonalak garatzeko helburuarekin.
Bidelaguna laguntza- eta indartze-zerbitzu bat da, ikasketa-ohiturak, antolamendua eta teknika eraginkorrak lantzera bideratua. CAVko programa ofiziala da, eta gure ikastolan astean bi egunez, 13:00etatik 14:00etara eskaintzen da. Helburua da ikasleen autonomia akademikoa handitzea, ikasteko modu propioa garatzen laguntzea eta eskolako eguneroko erronkak hobeto kudeatzeko tresnak ematea.