Gobela Ikastolan ikasleak dira gure proiektuaren erdigunea. Ikastetxe txikia gara, lerro bakarrekoa, eta horrek aukera paregabea ematen digu giro familiarra eta gertutasunean oinarritutako harremanak eraikitzeko: elkar ezagutzen dugun, elkar zaintzen dugun eta elkarrekin hazten den komunitatea.
Gure nortasuna oinarri hauetan eraikitzen da:
Eskola euskalduna
Euskara da gure eguneroko hizkuntza eta gure komunitatea kohesionatzen duen ardatza. Euskara erabiltzeko, gozatzeko eta transmititzeko aukera esanguratsuak eskaintzen ditugu, kulturarekin eta ohiturekin lotutako bizipenen bidez (ospakizunak, kantak, jolasak, irteerak…).
Ikastolako egunerokoa euskaraz garatzen dugu, eta ikasleek hizkuntza naturaltasunez eta konfiantzaz erabiltzea dugu helburu.
Plurala eta anitza
Gure komunitateak aniztasun guztiei egiten die ongietorria: jatorria, hizkuntza, identitatea, orientazioa, familia mota, ideologia edo beste edozein arrazoirengatik diskriminaziorik ez onartzen dugu.
Inklusiboa
Eskolako aniztasunari modu sistematikoan erantzuten diogu. Ikasle bakoitzaren erritmoak, beharrak eta indarguneak errespetatzen ditugu, garapen pertsonala eta ongizatea oinarri hartuta.
Ekitatiboa
Ikasle guztiek aukera berdinak izan ditzaten lan egiten dugu, bakoitzaren gaitasunak eta potentzialtasunak modu orekatuan garatzeko.
Ikasle protagonista
Ikasle aktiboak nahi ditugu: ikertzen dutenak, sortzen dutenak, eztabaidatzen dutenak eta erabakietan parte hartzen dutenak. Ikaskuntza esperientzietan eta pentsamendu kritikoan oinarritzen dugu.
Prebentzioa eta BAT (Bullying Aurkako Taldea)
Gobela Ikastolan prebentzioa funtsezkoa da. Horregatik, BAT – Bullying Aurkako Taldea dugu martxan: irakasle, orientatzaile eta zuzendaritzako kideek osatutako taldea, elkarbizitza zaintzeko eta zailtasun egoerei modu azkar eta eraginkorrean erantzuteko.
BAT-ek esku-hartze protokolo argiak, jarraipen sistematikoa eta prebentzio tailerrak koordinatzen ditu.
Berritzailea
Metodologia ireki, kolaboratibo eta aurreratuak aplikatzen ditugu: proiektu bidezko ikaskuntza, elkarlana, pentsamendu trebetasunak, digitalizazio arduratsua eta sormena.
Elkarbizitza positiboa eta tolerantzia 0
Elkarbizitza osasuntsu eta errespetuzkoa eraikitzen dugu egunero.
Tolerantzia 0 dugu edozein motatako indarkeria, irain, bazterkeria edo jokabide bortitzen aurrean.
Hezkidetza
Berdintasuna eta identitateen aniztasunaren errespetua bermatzen ditugu; sexismoari eta estereotipoei aurre eginez eta aukera berdintasuna sustatuz.
Komunitate osoaren lankidetza: ikastola + familiak + auzolana
Gure komunitatea ez da gelan amaitzen.
Familiak funtsezko eragileak dira gure proiektuan, eta harreman estua dugu haiekin: komunikazio irekia, konfiantza eta elkarlana oinarri.
Gainera, urtero antolatzen ditugu auzolan jardunaldiak, non ikastolako espazioak modu komunitarioan zaintzen diren, eta bazkari zein topaketa partekatuak, gure komunitatea modu osasuntsu eta aberasgarrian sendotzeko.
Kalitatezko hezkuntza
Ebidentzietan oinarritutako lana, arreta pertsonalizatua eta etengabeko hobekuntza gure proiektuaren oinarriak dira.